XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) ohituta zeuden eta arrainen batzuk, igelen batzuk, edo aingiraren bat harrapatzeko aukera izanez gero, ilunabar ederra botako zuten.
-Gaur gure etxera etorriko haiz afaltzera.
-Harpezar ondoko harpeetan bizi gaituk.
-Askotan sua kanpoan egiten diagu, otordua denek batean prestatzeko, batez ere batek lana eta besteak arrantza edo ehiza egin ahal izan dugunean.
-Eta nik Harpezarren lo egiten dudala ba al dakizu ba?
-Bai gizona; lehen-lehendabiziko egunetik.
-Zu etorri baino lehenagotik.
-Horrelako herri hauetan dena jakiten da.
-Eta Harpezar delako horretan ez al da inor bizi inoiz?
-Oso ozpela eta hotza da.
-Garai batekoak bizi ziren hor eta nonbait horretatik datorkio izena herriari berari, Harpetaz; baina guk egutera-eguteran ditugu kobazuloak eta orduan bizimodua askoz ere errazagoa da.
-Lurpean beroari ez zaio beldurrik.
-Gaur bertan, darabilen haize zerrepel honek berak ere ez ditu kobazuloak berotuko, ez.
Mutil hura hitzegiten egokia bezain tartar amorratua zen
Arrantzari ekin zioten.
Baina ibai hura
-Ez ez
Zarboak ez dira amuarrainak bezala harripetan inoiz gordetzen.
Arrain bakoitzak bere arrantza behar du.
Amuarrainarentzat erreka zikina, zarboarentzat, berriz, ur epeletako gardentasuna eta uretako belakiak.
Ezkailuak trasmalez harrapatzen ditugu.
Aingirak, berriz, zaku batez eutsiz.
- Eta karramarrorik ez al duzue harrapatzen?
- Gaurkoan ez
- Hi... ezkailuak ez dituk nire senideak gero e!
Beñat oharturik zegoen Harpetazen izengoitiak zirela gehienak.
Batek Eskalu, besteak Lizto; atzokoak Laxo eta bere nagusiak Beterre.
Gehien gehienek izengoitia zeukaten.
Asko hitzontzi eta tartar amorratuak ziren.
Ez zuten hainbesteko arrantzarik egin, baina hogeiren bat zarbo, bospasei atzaparkada eskalu eta hogei-hogeita bost igel ere bai.
Gainera lutxo bat ere harrapatu zuten, ibaiaren adar ttiki bateko lohietan ezin bereizirik zebilela ikusita.
- Goazen hi goazen